6.- 1917ko krisia

1917koa data sinbolikoa da, liberalismoaren krisia gauzatu zen urtea. Hiru prozesu bildu ziren:

  • Aspalditik zetozen arazo politikoak geroz eta itxura larriagoa hartzen ari ziren.
  • Lehen Mundu Gerraren testuinguruko hedapen ekonomikoaren eragina.
  • Gerra hark eragiten zuen konfilktibitate soziala.

Eta 1917. urtean prozesu guzti horiek gatazka hiru eremu desberdinetak erakarri zuten: militarra, politikoa eta soziala 

Juntismo militarra

XIX. mendean zehar, militarrek eguneroko politikan parte hartzea ohikoa zen, baina Berrezarkuntzaren garaian eta erregenerazionisten eraginez eta klase sozial berriek ere hala eskatzen zutelako, indar militarrek estatuaren mesederako eta haren aginpean funtzionatu behar zutela joera berria izan behar zuela argi zegoen. XX. mendeko lehen urte hauetan bi joeren arteko fase hori bizi zuten. 1905en militar talde batek Cu-Cut! eta La Veu de Catalunya egunkariak hartu zituen argitalpen haietan ironiaz kritika egiten ziotelako espainiar ejertzitoari,  Montero Rios-en gobernuaren krisia eraginez eta Ley de Jurisdicciones onartzeko bidea irekiz.

 

XX. mendearen bigarren hamarkadan egoerak okerrera egin zuen penintsulako eta Afrikako militarren artean ere banaketa eman zenean. Espainan eman zen inflazio ekonomikoak kalte handiagoa egin zien lehenengoei Marruecosen ziren haiei baino, eta horrek arazo berri bat sortu zuen, ezinegona. Ondorioz Defentsarako Batzar Militarrak sortu zituzten tarteko ofizialak ziren horiek, ejertzitoarentzat diru gehiago eskatuz eta, haratago joanez, Gorte Konstituziogile berriak osatzeko deialdia egiteko eskatuz.

García Prieto zen orduko presidentea eta dimititu behar izan zuen. Bere ordez Dato izendatu zuten, eta presidente kontserbadore berri honek Batzar haiek onartu -Comisiones Informativas de las Armas del Ejército izenarekin-  behar izan zituen. Hurrengo urtetan Batzarrek politika kontutan eragin handia izan zuten.

Parlamentarien Asanblada

1917ko uztailean, Francesc Cambó-k bultzatuta, kataluniar diputatu talde batek monarkikoak ez ziren beste diputatuak (katalanistak, errepublikarrak eta sozialistak) bilera batera deitu zituzten, militarren eskaera politikoak bideratu eta iraultza ekiditu nahian. Bitartean, eta Dato presidentearen aginduz, Madrilgo Gorteak itxita zeuden. Bartzelonako bilkuran behin behineko gobernua eta Gorte Konstituziogile berriak sortzea proposatu zen, azken finean, oligarkia politikoek eta alderdi dinastikoek zuten pisu politikoa gutxitzeko asmoz. Berrezarkuntzaren sisteman erreforma bultzatzeko saioa izan zen, “desde arriba”, Maurak esaten zuen bezala, baina argi zegoen iraultza behetik ere edozein momentuan etor zitekeela.

Asanbladak eguneroko bizitza politikoaren dinamika berria eskatu zuen, txandaketa sistemaren amaiera, Konstituzioaren aldaketa sakona eta erregimen autonomikoen aukera; gobernuak bertan bera utzi zuen Asanblada.

Greba orokorra

Mundu Gerraren ondorioz izandako inflazioak klase sozialen arteko desberdintasunak areagotu zituen eta langileen mugimenduaren jarrera indartu, grebak eginez edo beste nolabaiteko presio soziala eta politikoa eraginez, ekonomia egoera hark ematen zituen mozkinen banaketa justuagoa eskatzeko. Politikari eta militarrek egiten zituzten protesta haiekin norabide paralelo eta independientean, langileen artean protestak ugaritu ziren. Valentzian hasi eta ondoren Compañía del Norte osora zabaldu zen, adibidez, trenbidearen sektorean gertatutako gatazka laborala.

Gobernuak lagunduta, patronalak eskaera haien aurrean amore ematen ez zutenez, UGT sindikatuak 1917ko abuztuaren 13an egin zuen greba deialdiak jarraipen handia izan zuen hiri nagusi eta industrialetan (Catalunya, Madril eta Euskal Herrian). Grebari aurre egiteko gobernuak ejertzitoa deitu eta errepresio gogorrari ekin zion (ehun hildako baino gehiago izan ziren). Grebaren deialdia bauzatu zuten batzuk betirako espetxeratuta izateko zigorra jaso zuten, ondoren 1918ko hauteskundeetan diputatu hautatu izanagatik zigorra barkatu egin bazitzaien ere.

 

TESTU HAU KOMENTATU

Advertisements

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s

 
%d bloggers like this: