8.- Behin betirako krisia

1917ko krisia hirukoitza eta Primo de Rivera generala agintera iritsi (1923) bitarteko garaia Alfontso XIII.aren erregetzaren gatazkatsuena izan zen. Lehen Mundu Gerraren amaierak aldeko egoera ekonomikoa suposatu zuen eta krisi ekonomikoa sakonagoa izan zen hamarkadaren hurrengo urtetan. Politikan, berriz, lau ezaugarri aipatu beharko ditugu:

Gobernuen egonkortasun eza

1917-23 bitartean hamairu gobernu diferente izan zen. Bipartidismoa etena, gobernuak oso ahulak ziren. Agintzeko era edo formula desberdinak probatu bazituzten ere, denetan emaitzak pobreak izan ziren:

  • 17ko udazkenean Erregeak kontzentrazio gobernuak sortu zituen, beti ere Berrezarkuntzan ospeko gizonak izandakoen inguruan -Maura, García Prieto…-, monarkia bera erakunde bezala kolokan baitzegoen. Baina gobernu haietan barne tirabirak nagusi izan ziren, batez ere Cambóren proiektu politikoei Santiago Albak egiten zion oposizio lanarengatik.
  • 1919tik aurrera koalizio eta frakzioko gobernuek agindu zuten. Gehienetan gobernu ahul haietan kontserbadoreak ziren nagusi. Romanones, Maura, Sánchez Guerra, Dato (1921ean eraila) eta García Prieto izan ziren presidenteak

Txanadaketa berrezartzeko saiakera

Berrezarkuntzaren azken urtetan, alderdi monarkikoak ahultzen ziren neurrian, koalizioko gobernu haien bitartez txandaketa sistema berreskuratzen saiatu ziren. Urte haietan monarkiaren aurkako alderdiak oraindik ez ziren oso indartsuak, eta Cambóren katalanistak eta Melquiadez Álvarez-en erreformistekin batera, gobernu egonkorrak mantentzea posible ikusi zuten. Hala sortu zen, adibidez, García Prietoren gobernua 1923an.

Kataluniako arazoa

Katalunian bi arazo ziren, eta egoera horrek ejertzitoak eguneroko politikan parte hartzea eragin zuen:

  • Alde batetik autonomia politikoaren aldarrikapena zegoen, Espainiako lurralde batzuetan katalanismoaren aurkako sentimendua sortu zuena.
  • Bestalde, Bartzelonako kaleetan gatazka soziala handia zen; orduko greba deialdien artean garrantzia handikoa izan zen La Canadiense elektrizitate lantegian izandakoa; hiria ia osorik gelditu zuen protesta haren ondoriok langileek zortzi orduko lanaldia lortu zuten. Baina piskanaka greba mugimenduek norabide politiko eta biolentoa hartu zuten eta ordena publikoa berreskuratze lehentasun handiko gaia bilakatu zen: enfrentamendu bortitzak eman ziren CNT sindikatu anarkista eta beste sindikatuen langileen artean, lantegia batzuk itxi eta pistolerismoa azaldu zen. Gobernuak Martínezn Anido generalari hiri baretzeko agindua eman zion, anarkisten aurkako errepresioari ekin ziezaion (ordukoa da ere Ley de Fugas zelakoa). Neurri haiek Kataluniako burgesia eta ejertzitoaren arteko aliantza ekarri zuten.

Marruecoseko gerra. Annualeko desastrea.

Aurreko arazo horiek gutxi balira, 1921ean ejertzitoa garaitua izan zen Marruecosen. Ejertzitoa, gobernua eta Erregea berari erantzunkizuna eskatu zitzaien Melillatik Abd el Krim-ek bere kontrolpean zituen Rif aldeko lurrak okupatzera eramandako tropatan milaka baja baino gehiago gertatu zirenean. Gaia Parlamentuan luze eztabaidatua izan zen eta garbi geratu zen ejertzitoak Afrikan arazo larriak zituela. Hango agintari militarrei Annualeko desastre haien ardura leporatu zitzaien, baina Primo de Riveraren diktaduraren garaian prozesua gelditu zen.

Advertisements

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s

 
%d bloggers like this: